50 urte eta gero
1962ko “hazi aroan” (AZAROAN) ereindakoek, hazi den Ikastola loratzen segitzea besterik ez dugu espero.
Unean uneko eskakizunei erantzuna emateko egokitzapen eta aldaketa zuhurrak eginez garatu du hezkuntza arkitektura Ikastolak; oinarrizko printzipioei eutsiz, hasierako egituraketa sendotuz eta funtzionalitatez hornitzeko behar bezainbeste eraldatze eginez.
Horretarako, prestakuntzaren zein berrikuntzaren garrantziaz jabetutako eta engaiatutako profesional talde handiaren ekarpena izan du, motibazio eta konpetentzia handiko ikasleria, familien parte hartzea eta aginte organoen ekimena.
Horrelaxe iritsi gara 50. zifrara; arrastodun zifra, soseguaren zifra, heldutasunarena, handitzearena eta haztearena. Ikastolako sortzaileei goresmenak emateko garaia.
Egindako bidea harro sentitzeko eta apal gozatzeko unea.
Konpromisoak berritu, datorrenari baikor begiratu eta euskaraz eraikitzen jarraitzeko garaia.
BIBA GU!