Eskolaz kanpoko jarduerak
Ikastolak kirola eta euskal folklorea bultzatzeko hainbat eskolaz kanpoko jarduera antolatu ditu. Kirola sustatzeko, Foru Aldundiak bultzatutako Eskola kirola izeneko programan parte hartzen du. Programa hau, 3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasleak astean bi egunetan Ikastolan entrenatzen dute eta larunbatetan beste ikastetxe batzuetako ikasleen aurkako partiduak izaten dituzte.
Mendira ateraldiak ere egiten dira, igandeetan. Jarduera hau 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat da eta Erlaitz mendi taldeak zuzentzen ditu txangoak.
Euskal folklorea bultzatzeko, euskal dantzak erakusten zaizkie Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei Adaxka dantza taldearen eskutik.
Arduradun orokorra: Joseba Sarriegi, Aitor Sanchez
Norentzat: ikasleei zuzendua