Euskararen normalkuntza plangintza

1996-97 ikasturtean Erkide Autonomoko beste 23 ikastetxerekin batera Hizkuntza Normalkuntzako saiakuntza bideratu zen Txingudi Ikastolan. Gaur egun 370 ikastetxe inguru gara Hizkuntza Normalkuntzarako ULIBARRI Programaren partaide. Normalkuntza Plangintzaren helburu orokorra honako hau da: ikastolaren eguneroko bizitzan euskararen erabilera hedatzea ikastolako gune guztietan ( ikasgelan, autobusetan, jangelan, pasabideetan, eskola orduz kanpoko jardueretan eta jolastokietan) eta Hezkuntza komunitatea osatzen dugun partaide guztiengan eragin (ikasleak, irakasleak, gurasoak, langile ez irakasleak). Horrela, urtero e ikasturte bukaeran plangintzaren balorazioa egiten dugu eta horren arabera plana berridatzi.

Errekurtso didaktikoak

Arduradun orokorra:Rosa Mari Arano
Norentzat:ikasleei zuzendua