Hizkuntza Indartzeko Programa

Azken urteetan beste herrialdeetatik hainbat ikasle datorkigu gurera. Txingudi ikastolako eguneroko bizitzan, Irunen eta Euskal Herrian behar bezala integratzea da gure asmoa. Horretarako, ikastolara heltzean harrera berezia egiten diegu eta ikaslea Lehen Hezkuntzakoa bada, euskara ikasteko saio bereziak antolatzen ditugu, Hizkuntza Indartzeko Programa baitugu. Hartara, bakoitzaren hizkuntza premiei egokitutako programazioa egiten dugu.

Arduradun orokorra:Rosa Mari Arano
Norentzat:ikasleei zuzendua