Informazio eta komunikazio teknologiak
Eusko Jaurlaritzak Teknologia berriei irakaskuntzan toki egiteko sortu duen PREMIA 2000-2003 izeneko planari eta Guraso Elkarteari esker, Txingudi Ikastolak ekipamendu informatikoa eta azpiegiturak lortu ditu, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak Ikastolako eguneroko jardueran txertatzeko.
Baina, ez da nahikoa ekipamendua eta azpiegiturak lortzea, Ikastolaren eguneroko bizitzan txertatzeko plan berezia behar da, gure ikasleen, irakasleen nahiz gurasoen mesedetan erabiltzeko IKTak. Hori dela eta, teknologia berrien erabilera lau esparrutan bultzatu nahi da.
Esparruak:
- Ikastetxearen kudeaketa administratiboan nahiz pedagogikoan.
- Irakasleen formakuntzan.
- Ikasleei dagokionez , arloetako curriculum-aren garapena bultzatuko duten materialak erabiliaz, programak gauzatuaz eta proiektuetan parte hartuz.
- Gurasoentzat informazio eta komunikazio era berriak zabalduz
Arduradun orokorra:Loinaz Urteaga
Norentzat:ikasle, irakasle eta gurasoei zuzendua