ASTE HONETAKO COVID-19 KASU POSITIBOAK TXINGUDI IKASTOLAN
IKASLEAK: Bi ikasleren probek positiboa eman dute COVID-19an. Kasu horien berri eman digu Osakidetzak eta haien jarraibideak betetzen ari gara. Jarraibide horietan gela zehatz bateko familiei zerbait adieraztea eskatzen bazaigu, berehala jarriko gara harremanetan familia horiekin.
UDALAK KARPA BAT INSTALATUKO DU
Udalak Irungo ikastetxe publikoetako jolaslekuetan karpa bana jartzeko erabakia hartu duela, pandemia testuinguru honetan, eguraldi txarra egiten duenean, ikasleek espazio irekiak erabiltzeko dituzten zailtasunak arintzeko asmoz. Gurean ere, karpa bat instalatuko dutela komunikatu digute. Informazio gehiago hemen.
BI URTEKO HAURREN AURREMATRIKULAZIOA
Dakizuenez, datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da.
Aurrematrikula ON-LINE edo ikastetxean egiteko aukera izango da. Ikastetxean egitea erabakitzen baduzue ere, ahalik eta izapide gehienak modu telematikoan egingo ditugu.
Ume Alaia Gipuzkoa, adopzio-familien elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, hainbat jardunaldi antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako adopzioko haurren inguruan lan egiteko. Hemen duzue aurreikusita dauden hitzaldiak.