Instalazioak HH-LH
Txingudi Ikastolako konplexua 3 eraikuntzaz eta kirol eremuaz osaturik dago.
Lehen Hezkuntzako eraikuntza 1977-1979an egin zen.
Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako edifizioak 1992 bukatu ziren.
Lehen Hezkuntzako eraikina
Lehen Hezkuntzako espazioak unitate bat osatzen du , ez da beste etapa batekin konpartitzen.
Talde bakoitzak bere ikasgela du , ziklo bereko taldeak hurbil dauden espazioetan biltzen dira.
Ziklo bakoitzak jolas espazio propioa du eta jolas garaiek ordutegi desberdina dute.
Irakasle gela bat dago Lehen Hezkuntzarako eta bertan ziklo bakoitzerako espazioak antolatu dira.
|
|
Haur Hezkuntzako eraikina
Haur Hezkuntzako espazioak unitate bat osatzen du , ez da beste etapa batekin konpartitzen.
Hauek dira guneak:
- 15 Ikasgelak
- Irakasle gela
- Musika gela ( Lehen Hezkuntzako Lehen zikloarekin konpartitua)
- psikomotrizitate gela
- Hezkuntza Premi Berezien gela bat
- Biltegia eta Telefono gela
- 11 komun modulu
- 3 bainu-gela
- Irakasleen komunak , 5 modulu
- Jolas lekuak 4 gunetan banaturik
Kirol instalazioak
- 20.000m2ko balio anitzeko pista.
- 4 pilotatoki estali eta 2 agerikoak
- 5 saskibaloi pista, horietatik 1 estalia