Beste urte batez euskararen eguna ospatu genuen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleok hainbat ekintza eginez.

 

 


Euskarazko produktuen katalogoa

Gabonak datoz eta haiekin batera opariak, ipuinak, musika… erosteko ohitura.¿Garrantzitsua da gure seme-alabak euskarazko produktuak konsumitzea, haien euskararen erabileraren mesedetan.¿Jakinda, guraso askok zailtasunak dituztela euskaraz argitaratutako materialak aurkitzeko, bilaketa hori errazteko asmoz, euskarazko produktuen  katalogoaren helbidea jartzen dizuegu eskutara.

 

http://www.katalogoa.eus/

Nola lagundu sume-alabei euskara ikasten?

5 Modu erraz eta dibertigarri udan euskara praktikatzeko

 Txingudi Ikastolan EUSKARA da ikasgaiak ikasteko hizkuntza eta jariotasunez eta ongi hitz egin behar da.  
Bi hilabeteko oporraldietan euskara ez badute praktikatzen, ikasitakoa ahaztu egiten da. Hona hemen edozein tokitan  euskara entzuteko, egiteko, erabiltzeko hainbat aukera.

  1. Udaleku euskaldunetan izena eman . SOLAS JOLAS, EUSKAL UDALEKUAK,…
  2. Jarduera euskaldunetan izena eman: Margolaritza, bustingintza, igeriketa,…
  3. Telebista, bideoak, jolasak euskaraz erabili. Teknologia berriek aukera handiak 


Telebista euskaraz ikusi; ETB3 edo Hiru3: Haurren komunitatea EITBn. Marrazki bizidunak online, jokoak, zozketak, eskulanak abestiak...
Marrazki bizidunak , serieak, pelikulak euskaraz ikusi.
Hiztegiak
Euskaraz jolastu dezaten 
Umeekin jolasteko zibertxokoa
Jolas hezitzaileen bilduma 
Mailaka eta arloka sailkatutako jolas  interaktiboak.
Mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioak.
Ipuinak euskaraz entzun: https://vimeo.com/album/195440 
Ipuinak euskaraz sortu 
Irakurtzen badakite, euskarazko liburuak irakurri. Euskarazko liburuak aukerateko
Euskarazko produktuen katalogoa
Anai-arreben artean, izeba-osabekin, lagunekin,… euskara egin dezaten bultzatu eta egiten dutenean positiboki baloratu.
Gramatika ariketak

ONDO PASA OPORRAK EUSKARA PRAKTIKATUZ! EUSKARA BATZORDEA 

Bultzatu irakurtzea etxetik

  Hau da Eusko Jaurlaritzako liburutegien sailak argitaratutako liburua.Liburu horretan gurasoentzako oinarrizko aholkuak jazotzen dira:

FAMILIAK ZERIKUSI HANDIA DU
1.Familia, eskola eta liburutegia oinarrizko zutabeak dira irakurketa bultzatzeko.
IRAKURKETAREN ONURAK
2. Irakurtzeak, elikatzeak bezalaxe, bitamina onuragarriak ditu osasunarentzat: Hizkuntzaren garapena azkartzen du eta ikasketetan arrakasta izateko ateak irekitzen ditu.
3. Irakurzaleak diren ikasleak adimen trebetasun gehiago dute eta  kultura maila propioa eskuratzen dute. Beraz, irakurtzea ona da eskola errendimendurako nahiz bizitzako ohiko egoeretarako.
 
 

Jaigiroan igaro genuen Euskararen eguna 2015