Orientazio departamendua

Ikaskuntza prozesuan zailtasunak dituzten ikasleak eta Hezkuntza premia bereziak dituztenak atenditzeko orientazio departamendua dugu. Departamendu hau Aholkulariak eta Pedagogia terapeutikoko irakasleek osatzen dute.

Aholkulariaren egitekoak, besteak beste, honakoak dira:

  • Irakasle-tutoreari laguntza eskaini eta aholkatu tutoritza lanetan eta gurasoekiko harremanetan
  • Ikasle taldeetan gerta daitezkeen arazoak bideratzeko estrategiak diseinatu
  • Hezkuntza Premia bereziak dituzten ikasleak aztertu, zein laguntza mota eskainiko zaion erabaki (curriculum arlokoa, nahiz psikologikoa) eta laguntza hori bideratzeko ditugun baliabideak kudeatu.
  • Orientazio departamendua koordinatu
  • Zailtasun akademikoak zein pertsonalak adierazten dituzten ikasleen egoerak , irakasle-tutorearekin batera aztertu eta egokiak izan daitezkeen erabakiak hartu.
  •  Gurasoekiko arreta.

Pedagogia Terapeutikoko irakasleek ikasleen curriculum egokitzapenak egingo dituzte aholkulariarekin eta tutorearekin batera eta curriculum egokitzapen horiek aurrera eramateaz arduratuko dira ikaslea bakarka hartuta ohiko ikasgelatik kanpo edo bere ikastaldearekin ohiko ikasgelan.

Berritzeguneko hezkuntza premia berezien teknikaria, logopeda eta hezkuntza-laguntzako espezialisten laguntza ere badugu.