Pedagogia Koordinaziorako organoak

Pedagogia batzordea

Pedagogiako jardueretan aritzen diren taldeen koordinaziorako organoa da. Honako hauek osatzen dute:

  1. Zuzendaria
  2. Ikasketa burua
  3. Idazkaria
  4. Zikloetako koordinatzaileak
  5. Espezialisten ordezkariak, Gorputz Hezkuntzakoa, Ingelesekoa eta Musikakoa
  6. Aholkularia

Bere funtzioak, besteak beste, ondorengoak dira:

  1. Proiektu kurrikularra eguneratzea eta ebaluatzea koordinatu
  2. Zikloetako eta arloetako irizpideak amankomunak finkatu eta zikloei dagozkien jarduerak koordinatu.
  3. Zikloetan eta irakasle taldeetan eragina izan ditzaketen ekintzak koordinatu.
  4. Irakasleengandik sortutako proposamenak aurkeztu dagokion taldean edo komisioan.
  5. Prestakuntza jardueren, jarduera osagarrien eta eskola orduz kanpoko jardueren programa lantzeko ardura duen batzordeari proposamenak aurkeztu.

Zikloak

Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (1. eta 2. mailak), 2. zikloa (3. eta 4. mailak) eta 3. zikloa (5. eta 6. mailak).
Zikloetan aritzen diren irakasle-tutore eta irakasle espezialistak osaturiko taldeak dira.
Besteren artean honako funtzioak dituzte:

  1. Zikloari dagozkion helburuak zehaztu eta mailakatu.
  2. Ebaluaketa irizpideak finkatu.
  3. Jarduera osagarriak programatu.
  4. Funtzionamendu pedagogikoari dagozkion zikloko erabakiak hartu.
  5. Material pedagogiko sortu edo eguneratu.

Departamentuak

Gorputz Hezkuntza, Ingelesa-Plastika, Musika eta Orientaziokoa.

Arlo baten inguruan bilduko diren ziklo eta mailetako irakasle espezialistek osatzen dituzte.
Zikloko irakasleak dituzten eginkizun berberak dituzte, baina ematen duten gaiari lotuak.