Tapoi Solidarioak, plastikozko altxorrak
Joan den ikasturte bezala aurten ere gure Txingudi Ikastolan plastikozko tapoi bilketa egingo dugu.
Bilketa honen helburua, iazkoaren jarraipenez, Beñat Lizaso oiartzuar gazteari laguntza ematea da. 13-14 urterekin bizikletan zihoala, kamioi batek harrapatu eta hanka galdu zuen. Handik aurrera ere kirolari izaten jarraitu du: palan ibiltzen da gurpildun aulkian, bizikletan ibiltzen da, igerian egiten du,…
Bere ametsa eta erronka korri egin, triatloian parte hartu eta Brasilen 2016an izango diren Olinpiar Jokoetan parte hartzea da.
Korri egin ahal izateko hanka bateko protesia behar du. Protesi horrek, baina, prezio altua du, eta diru hori eskuratzen lagunduko diogu tapoiak bilduz.
2013-14 ikasturte honetan 3.D taldekoak arduratuko gara bilketaz. Ostiralero ikasle talde bat pasako gara gelaz gela, aste horretan bildutako tapoiak batzera.
Irakurri hemen zer nolako tapoiak jaso daitezke